domingo, 30 de noviembre de 2008

Hezkuntza 2.0

Ez diegu aurrerapenei beldurrik izan behar. Interneten erabilpena asko aldatu da 2.0 ari esker. Orain internetetik informazioa jaso dezakegu, lehen bezala, baina gainera guk parte hartze aktiboagoa izan dezakegu. Besteak beste, informazioa sortu, interneten eskagi eta talde lanak ere egin ditzakegu. Aurrerapen honi guztiari, etekina atera behar diogu eta beldurra kendu!

viernes, 28 de noviembre de 2008

Euskal Dantzak Gasteizen

Gasteizko dantza talde honekin, Euskal Herriko folklorera apur bat gehiago hurbiltzea da gure helburua. Dantza hauetaz gozatzeaz gain, ikasi ere egingo ditugu, ikasturte bukaerako jaialdian erakusketa eder bat egiteko. Apurka- apurka ikasten joango gara baina etxean ere praktikatu ahal izateko bideo hau luzatu nahi dizuegu.